Proiektatu
|
PROJEKTAk proiektu bat egitea gomendatzen du establezimenduarekin lotutako edozein beharren aurrean, baita legez nahitaezkoa izan ez arren. |
● Proiektua aurreikuspen tresna baita, eta honi esker:
- Zure establezimenduaren irudia obra egin aurretik ikusiko duzu.
- Obraren kostua xehetasunez kalkulatzeko aukera emango dizu.
- Gremio, instalatzaile eta hornitzaileen lana kontrolatzeko bidea bihurtuko da.
● Proiektuak zure negozioan eragina izango du honako kontu hauetan:
- Establezimenduaren bitartez eman nahi duzun irudian.
- Bete beharreko Arautegia eta beharrezkoak diren baimenetan.
- Segurtasuna, funtzionaltasuna eta erosotasunean, jabe, bezero, langile, bisitari edota hornitzaileen ikuspegitik.
- Etorkizunean egin beharreko mantentze lanetan.
● Ondo planifikatutako proiektu batek obraren iraupena murriztu arazi dezake, eta honekin, obraren kostua eta auzokoei sortutako eragozpenak.
● Obra egiteko garaian gremio eta instalatzaileen lanak bata bestearen atzetik egiteak, kontrolatu gabeko emaitza eman dezake, irtenbide inprobisatuak hartzearen ondorio.