Proiektua

Nire proiektua txikiegia (edo handiegia) ote da Projekta taldearentzat?

Ez. PROJEKTAk bere zerbitzua bezero bakoitzaren ezaugarrietara eta premietara egokitzen du. Burutzen dituen lanek bai enkargu txikiak eta baita proiektu konplexuak hartzen dituzte barne.

Zerbitzu moldagarria

PROJEKTAk enkargu bakoitzerako, Proiektu Garapenerako Talde bat eratzen du. Bertan, bere arkitekto propioak kanpoko aholkulariekin uztartzen ditu, egoera bakoitzean, konponbide egokiena ahalik eta azkarren emateko gai den talde bat osatuz.

Proiektu Garapenerako Taldeko kideak elkarrekin koordinatzen dira eta Proiektu Zuzendariarekin etengabe harremanetan daude, erabakiak aurreikusitako antolaketaren eta aurrekontuaren arabera hartuko direla bermatzeko.

Proiektu Zuzendaria

Lehenengo harremana ezarri ondoren, PROJEKTAk bezero bakoitzari Proiektu Zuzendari bat egokitzen dio. PROJEKTAko arkitektoren batek aipatutako zeregina hartzen du bere gain, eta Proiektua koordinatzeaz arduratzen da, Aurretiko Azterlanetatik hasita eraikuntza lana amaitu arte.

Proiektu Zuzendaria zure egoera ulertzen saiatuko da eta erabakiak hartzerakoan aholkuak eman edo zure ordez arituko da, zintzotasunez, konplizitatez eta zuzentasunez. Harreman honi esker, bezeroak:

- Bere Proiektu Zuzendariarekin lasai asko harremanetan izango da edozein unetan.

- Bere proiektua Proiektu Zuzendariaren bidez antolatuko du.

- Prozesuaren fase guztien zuzeneko eta baterako jarraipen bat egingo du.

Eraikuntza berria

Eraikuntza berri oro Proiektu baten bidez garatu beharko da nahita nahiez eta horrek indarreko legeekin bat egin beharko du. Horretarako, PROJEKTAko teknikarien laguntza jaso ahal izango duzu aipatutako Proiektua gauzatzeko eta dagokion elkargoaren bisatua lortzeko.

Handitzea, Erreformatzea edo Birgaitzea

Existitzen diren establezimenduetan lan egiten denean, Udalak ekarri beharreko dokumentazio teknikoaren edukia zehaztuko du, jarduera motarekin eta lanen irismenarekin lotutako baldintzen arabera. Horregatik, gure zerbitzua Administrazioak eskatutakoari egokitzen diogu, enkargu errazetatik hasi eta Proiektu konplexuetaraino.

< Hasierara itzuli

Interesgarria iruditu baldin bazaizu, zabal ezazu informazio hau:
  • email
  • Add to favorites
  • RSS
  • Google Bookmarks
  • Facebook
  • Twitter
  • LinkedIn
  • del.icio.us
  • Bitacoras.com
  • Meneame
  • StumbleUpon
  • Technorati
  • Digg
  • MySpace