Obra

Obrak exekutatzen dituzten enpresa ugarik proiektua enpresaren beraren teknikari batekin egiteko aukera eskaintzen dute: PROJEKTAren ustez, planteamendu horrek ez dio bezeroari bermatzen bere interesak defendatuko direnik obra burutzen ari den bitartean.

PROJEKTAk obra zuzendu, kontrolatu eta kudeatzen du Proiektuarekin bat egin dezan. Era horretan, lanean zure interesen alde egingo duen teknikari gaitu bat eskura izatea bermatuko dizugu. PROJEKTA taldeko Obra Zuzendaritza zerbitzua kontratatzea proposatzen dizugu, baita Administrazioak hala exijituko ez balizu ere.


Nork eraikitzen ditu PROJEKTAk proiektatutako obrak?

Zure lanerako zerbitzu lehiakorrena eskaintzen dizuten inguruko gremioak kontratatu ahal izango dituzu. Baita zure konfiantzazko gremioren bat ere. Hau da PROJEKTAk eskaintzen duen lan ereduaren abantaila: lan bakoitzaren neurrirako eraikitzaileak eta instalatzaileak hautatzen dira, honako irizpideei jarraiki:

- Lehiakortasuna (prezioa, epea, erantzuteko gaitasuna).

- Azpi kontratatu gabeko gremio propioen kopurua.

- Obraren gertutasuna.

Obra Zuzendaritza

Esperientziak erakutsi digu akatsak eta desbideratzeak nabarmen murrizten direla Proiektua eta Obra Zuzendaritza pertsona bakar batek koordinatzen dituenean. Horregatik, PROJEKTA izango da, bere Proiektu Zuzendariaren bidez, gremioen lanak planoekin eta aurrekontuarekin bat egiten duela bermatuko duena.

Halaber, antolaketan eta aurreikuspenean oinarritutako Obra Zuzendaritza sistema bat ezarri dugu: esku-hartzaileen lana bermatzen duten, bakoitzaren erantzukizunak identifikatzen dituzten eta lana proiektuari egokitzen dioten (kalitateak, aurrekontua, epeak) Bilera Aktak burutzen ditugu.

Laneko Segurtasun eta Osasuneko koordinazioa

Proiektu bakoitzarentzat bereziki idatzitako Segurtasun eta Osasun Azterlanak zuzenduta, prozedura egokiak errespetatzen ari direla kontrolatzen dugu, eraikuntza lanak segurtasun, antolaketa eta garbiketa baldintza egokietan burutzeko.

Obraren Kontrola

Kasuan kasu exijitzen den dokumentazio teknikoa idatziko dugu, eta dagokion erakundearen aurrean izapidetuko dugu. Horri esker, zure lana hasteko, gauzatzeko eta jasotzeko nahitaezko dokumentu guztiak lortu ahal izango dituzu:

Aginduen eta Bisiten Liburua. Intzidentzien Liburua. Segurtasunarekin eta Osasunarekin lotutako baimenak. Zuinketa Akta. Elementu osagarriak bide publikoan instalatzeko lizentziak. Obra Amaierako Ziurtagiria. Obra Harrerako Akta.

Egindako lanen ordainketarako Ziurtapena

Gremio bakoitzak gauzatutako lanen neurketa eta ziurtapena egiten dugu. Hartara, bezeroari bermatuko diogu ordainketek bat egingo dutela benetan burututako obrarekin eta kontratu bakoitzean hitzartutako baldintzekin.

< Hasierara itzuli

Interesgarria iruditu baldin bazaizu, zabal ezazu informazio hau:
  • email
  • Add to favorites
  • RSS
  • Google Bookmarks
  • Facebook
  • Twitter
  • LinkedIn
  • del.icio.us
  • Bitacoras.com
  • Meneame
  • StumbleUpon
  • Technorati
  • Digg
  • MySpace