Kudeaketa

Zeregin guztiak PROJEKTAren esku utzi behar al ditut?

Jarduera bat abian jartzeko, proiektua garatzeko edota obrak gauzatzeko, administrazio izapide anitz burutu behar dira, nahitaezko agiri teknikoak idatzi eta kudeatzeaz gain. PROJEKTAn kudeaketa prozesu horien fase guztiak barne hartzen dituen zerbitzu orokor bat eskaintzen dizugu. Hala ere, bezeroak nahi adina zeregin bere gain har ditzake, bere baliabide propioekin burutzeko edo beste enpresa batekin kontratatzeko.

Gremio Hautaketaren Kudeaketa

Argi dago gremioen hautaketak nabarmen eragiten duela obra baten arrakastan (lanen kalitatea, epeak betetzea…). Aipatutako hautaketa kudeatzen dugu, gremiorik egokienak kontratatzeko helburuarekin.

1. Lan bakoitzerako hiru eskaintza baino gehiago eskatzen ditugu, eta eskaintza egileari planoak eta bere prezioekin osatu beharreko aurrekontua igortzen dizkiogu. Kontratista orokorrak direnean, horretaz gain, obra-arduradunari buruzko informazioa eskatzen diogu (prestakuntza, esperientzia).

2. Eskaintzaileen zalantzak artatzen ditugu euren aurrekontuak osatzen ari diren bitartean.

3. Eskaintzak konparatu eta txosten bat idazten dugu, esleipen proposamen batekin batera.

Gremioen Koordinazioa

Gremioak zuzenean kontratatzen direnean, bezeroak berak hartu behar izaten du koordinazio lana bere gain, lan konplexua obra txikietan izan ezik.

Gremioen koordinazio eraginkor bati esker, besteak beste, lana amaitzeko aurreikusitako epeak bete daitezke. Hori lortzeko, koordinazio lana zure Proiektu Zuzendariaren esku utzi ahal izango duzu, materialen eta langileen horniketaren kudeaketarako gaitasuna eta esperientzia bait ditu.

Lizentzia eta Baimen Kudeaketa

Lizentzia mota bakoitzak proiektu eta dokumentazio zehatz bat eskatzen du. PROJEKTAk zure beharrei egokitutako proiektua landuko du.

- Obrarako Udal-lizentzia

- Jarduera Lizentzia. Jarduera Irekitze Lizentzia. Jarduera Berezien Kudeaketa.

- Beste zenbait Lizentzia: Errotuloak, Eguzki-oihalak, Markesinak, Terrazak, Ibiak.

Diru-laguntzen kudeaketa

PROJEKTAk diru-laguntzen kudeaketan lagun diezazuke:

1. Entitateren batek lagun zaitzakeen baloratzen dugu.

2. Aldaera desberdinak proposatzen ditugu kondiziorik onenak lortzeko helburuarekin.

3. Beharrezkoa den dokumentazioa prestatzen dugu.

4. Eskaria aurkeztu eta txostenaren jarraipena egiten dugu bere amaierararte.

< Hasierara itzuli

Interesgarria iruditu baldin bazaizu, zabal ezazu informazio hau:
  • email
  • Add to favorites
  • RSS
  • Google Bookmarks
  • Facebook
  • Twitter
  • LinkedIn
  • del.icio.us
  • Bitacoras.com
  • Meneame
  • StumbleUpon
  • Technorati
  • Digg
  • MySpace