Irudia

Jabeak gogoan izan behar du ez duela produktu edo zerbitzu bat besterik gabe eskaintzen: establezimendua bera, negozioaren formatua… ere eskaintzen ari da. Kontuan izan behar du, beraz, igorri nahi duen irudi hori adierazteko garaian, bere lokala komunikazio baliabide funtsezkoa dela.

- Altzariak eta ekipamendua hornitzen dituzten ia enpresa guztiek proiektua gauzatzeko aukera eskaintzen dute: PROJEKTA ez dator bat negozio eredu honekin, proiektugilearen eta bezeroaren arteko mesfidantza eragin bait lezake. Beraz, PROJEKTA salmenta edo horniketa enpresekiko erabat independentea da.

- Independentzia horrek bermatuko dizu Proiektua zure benetako premietara egokituko dela: ez dela gehiegi dimentsionatu, edota ez dagoela marka zehatz batzuei nahitaez lotuta.

Barne-diseinu Proiektua

Barne guneak proiektatzeko orduan honako hauetan oinarritzen gara: eskainitako produktua edo zerbitzua, jabearen premiak, lokaleko ezaugarri fisikoak, igorri nahi den mezua… Horretarako honako erremintak erabiltzen ditugu: guneen eta ibilbideen banaketak, materialak, argia, altzari eta ekipamendua, kolore eta diseinu grafikoa.

- Barne-diseinua Arkitektura eta Ingeniaritza proiektuekin uztartzen dugu. Horrela xehetasun guztiak zaindu ditzakegu, proiektuarekin bat datorren emaitza bermatzeko, konponbide inprobisaturik gabe.

- Katalogo bilduma zabala dugu, anitza eta etengabe orraztua. Honi esker, proposamen eguneratu eta xehatuak egin ditzakegu.

- Altzarien diseinua. PROJEKTArengana jo ahal izango duzu, gune konplikatuak janzteko edo altzari pertsonalizatuak neurrira egiteko.

Fatxada eta erakusleihoa diseinatzen ditugu hurrengo helburuekin:

- Bezeroaren begirada atxikitzea, zure negozioa inguruko gainontzeko lokalen artean nabarmenduz

- Bezeroak kokapena eta oinarrizko eskaintza gogoratzea etorkizunari begira

- Bezeroa lokalera hurbiltzera edota sartzera bultzatzea

- Barnean gertatzen dena azaltzea irudikapen okerrik sortu gabe

- Markaren jarrera ulertzen laguntzea.

Ikus-nortasuna

Marka enpresa baten balio ukiezin nagusienetariko bat da. Nortasun muina osatzen duen marka-izen horretatik abiatuta, ikus garapena gauzatuko dugu (ikurra, logotipoa, koloreak, tipografia…).

Marka osatzen duten ikur grafikoak enpresak behar dituen aplikazioetara egokituko ditugu (paperak, errotulazioa, paketatzea…).

Nortasun Korporatibo Eskuliburua osatzen dugu. Bertan, marka eta logotipoa barne eta kanpo euskarri desberdinetan adierazteko jarraitu beharreko arauak definitzen dira.

Guzti hau produktu edo zerbitzuaren ezaugarriak kontuan hartuta gauzatzen dugu, establezimenduaren irudiarekiko modu koherentean.


< Hasierara itzuli

Interesgarria iruditu baldin bazaizu, zabal ezazu informazio hau:
  • email
  • Add to favorites
  • RSS
  • Google Bookmarks
  • Facebook
  • Twitter
  • LinkedIn
  • del.icio.us
  • Bitacoras.com
  • Meneame
  • StumbleUpon
  • Technorati
  • Digg
  • MySpace