Ordainsariak
| Zenbait enpresek ordainsariak lan aurrekontuarekin lotzen dituzte. PROJEKTAren ustez, planteamendu horren aurrean kontu handiz ibili beharko litzateke.
|
PROJEKTAk zure aurrekontuarekin konprometitutako talde lana eskaini nahi dizu. Hori bermatzeko gure ordainsariak hasieratik ezagutuko dituzu, zerbitzu bakoitzari bere prezioa egokituz. Prezio hauek establezimenduaren azalera, erabilera, jarduera mota, obra mota eta lanen irismenaren araberakoak dira.
|
PROJEKTAren Zerbitzu Kontratua Kontratuak PROJEKTAren Konpromisoak betetzea bermatzen du, beraz, konpromisoak hautsiz gero, bezeroak kontratua aldebakarrean ebatzi ahal izango du, kalte-ordainik gabe. Zerbitzuak. Eskainiko ditugun zerbitzu guztiak banan-bana aipatuko ditugu, funtzioak eta ardurak mugatuz. Kontratuan onartu ez diren zerbitzuak ere aipatuko dira, bai bezeroak berak bere gain hartuko dituelako edo eta beste enpresa batekin kontratatuko dituelako. Epeak. PROJEKTAk bere entrega-epeak puntualtasunez betetzen ditu. Proiektua eta dokumentazio guztiaren entrega-data finkatzen dugu, eta kalte-ordainketa klausula bat gehitzen dugu atzerapen egun bakoitzeko. |
Eska iezaguzu konpromisorik gabeko aurrekontu bat: zure beharrak eta proiektuaren xehetasunak aditzera emango dizkiguzun bileraren ostean, PROJEKTAren zerbitzuen eskaintza zure eskutan izango duzu gehienez 3 eguneko epean.