Hitzarmenak


Lankidetza hitzarmenak

Bazkide edo erabiltzaileei dohako zerbitzu edo abantaila bereziak eskaintzen dizkiegu

Hitzarmenaren zehaztapenak entitate bakoitzaren beharren arabera finkatzen dira, ahalik eta abantailarik handienak eskaintzeko asmoz:

PROJEKTAren ordainsarietan beherapenak.

Dauden establezimenduen debaldeko diagnostikoa.

Ekintzaile bakoitzarentzat bereziki egokitutako aholkularitza zerbitzua.

Prestakuntza zerbitzutan parte hartzea.

Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu Elkarteak
PROJEKTAk Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu Elkarteekin estu jardun nahi du. Horretarako, Elkarte, Federazio eta Talde ezberdinekin hitzarmenak izenpetzeko asmoa dauka, bai herri mailakoekin, zein eskualde edo herrialdekoekin, eta baita sektore mailakoekin ere.

Ekintzaileen prestakuntzan eta enpresen sustapenean diharduten entitateak
PROJEKTA negozio bat abian jarri nahi edota euren enpresentzat etorkizun berri bat irudikatzen duten ekintzaileen bila dabil. Horretarako, enpresa mailako prestakuntza eta sustapenean diharduten euskal entitateekin hitzarmenak izenpetzeko asmoa dauka.


Horrelako entitateren batetan bazkide edo erabiltzaile bazara, galde ezazu PROJEKTArekin hitzarmenik duen: gure zerbitzuetan abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.
Horrelako entitateren batetan erantzukizunik badaukazu, jar zaitez harremanetan PROJEKTArekin: zauden lekuan bisitatuko zaitugu, eta eskainiko genizkizuken baldintza bereziak emango dizkizugu ezagutzera.

Interesgarria iruditu baldin bazaizu, zabal ezazu informazio hau:
  • email
  • Add to favorites
  • RSS
  • Google Bookmarks
  • Facebook
  • Twitter
  • LinkedIn
  • del.icio.us
  • Bitacoras.com
  • Meneame
  • StumbleUpon
  • Technorati
  • Digg
  • MySpace