Bezeroak
| PROJEKTA kalitatezko guneak gaitu nahi dituzten eta establezimenduko funtzionalitatea, irudia eta koherentzia baloratzen dituzten Euskadiko Merkatal, Ostalaritza eta Zerbitzuetako jardueretara zuzentzen da: |
● Honako helburu hauek jorratu nahi dituzten Negozioetako Arduradunengana: jarduera baten ekitea edo legalizatzea; establezimendu bat eraikitzea, egokitzea, handitzea, erreformatzea edo birgaitzea; lokaleko guneak eta fatxadak diseinatzea; ikus nortasuna sortzea edo aldatzea.
● Udal, eskualde edo sektore eremutan diharduten Elkarte, Talde edo Federazioengana, PROJEKTAk emandako abantailak beraien bazkideei eskain diezazkieten.
● Ekintzaileen prestakuntzan, enpresen sustapenean edo existitzen diren enpresen berrikuntzan diharduten Euskadiko entitateengana.
|
PROJEKTAren proposamena honakoa da: ● Proiektua sustatzaile batek lan bat aurreikusterakoan, kudeatzerakoan eta kontrolatzerakoan, erabili dezakeen erremintarik eraginkorrena dela defendatzen dugu. ● Bezeroei proposatzen diegu kalitatea eta berrikuntza kudeaketari, produktuari edo zerbitzuari bakarrik ez aplikatzea: gure ustez, kontzeptu horiek jarduera bera barne hartzen duen lokalera ere zabaldu beharko lirateke ● Bezeroei proposatzen diegu euren establezimendua enpresaren balioak komunikatzeko tresna eta negozioari balio erantsia ekar dakiokeen elementu gisa hartzea. |