2009ko Nazioarteko Turismo Eguna: Nautilusentzat saria

Eta Zorionak berriro ere Nautilus-i. Aurreko bidalketan bezero eta profesionalen onarpena jaso duela genion. Oraingo honetan, Lanzaroteko Kabildoko Turismo Patronatuak Nautilusek bere azpiegituretan egindako lana azpimarratzen du 2009ko Nazioarteko Turismo Egunean.

DMT Patronato y Entrega premios

Notizian sakondu nahi izanez gero, hona gaztelaniaz.

Bungalows Nautilus (Lanzarote) turismo irisgarriaren adibide

Azken 4 urte hauetan Bungalows Nautilusen egindako obren emaitza onak frogatzeko hona hemen EuropaPressen prentsa ohar hau abuztuaren 4an kaleratua. Badirudi bezeroetaz gain, bertako ostalaritza enpresen artean ere harrera ona izan dutela irisgarritasuna kontutan izanda egin ditugun obrek. Zorionak Nautilus!

Presentacion Nautilus medios de comunicacion

Informazio gehiago izan nahi ezkero, hona hemen gaztelaniaz.

Projekta Radio Lanzaroten

Bungalows Nautilus-en egiten ari ziren birgaitze obrek zenbait komunikabideren atentzioa deitu zuten. Gure Lanzaroteko egonaldia aprobetxatuz, Radio Lanzarotetik deitu ziguten obra honi eta irisgarritasunari buruz hitzegiteko. Patxi irratitik pasa zen eta honako 20 minutuko elkarrizketa izan zuen:

play

Buenos días, Lanzarote