2009ko Nazioarteko Turismo Eguna: Nautilusentzat saria
Eta Zorionak berriro ere Nautilus-i. Aurreko bidalketan bezero eta profesionalen onarpena jaso duela genion. Oraingo honetan, Lanzaroteko Kabildoko Turismo Patronatuak Nautilusek bere azpiegituretan egindako lana azpimarratzen du 2009ko Nazioarteko Turismo Egunean.

Notizian sakondu nahi izanez gero, hona gaztelaniaz.
Igogailu hidraulikoa igerilekuan
Bungalows Nautilus-eko igerilekuan jarri den elementuetako bat igogailu hidrauliko hau da. Igogailu honen bitartez, pertsona minusbaliatuak inongo menpekotasunik gabe sar daitezke igerilekura. Honako hau da jarri zen produktua eta hemen dauzkazue muntaktako argazki batzuk:
Ondorengo bideoan, igogailuak Domingo (75 kg) eta baldosa-kaxa bat (20 kg) igotzeko zituen zailtasunak ikus ditzakegu. Igogailu hauek ur-sareko presio normalarekin lan egiten dute. Hau nahikoa ez zenez, ponpa bat jarri zen presioa handitzeko. Orain 120 kg erraz altxatzen ditu.

Igogailu hidraulikoa igerilekuan