Ann Demeulemeester / Seúl / Mass Studies

Ann Demeulemeester-ek denda berri bat ireki du Seulen (bere gainontzeko lokalak Amberes, Hong Kong eta Tokyo-n daude), Gangnam izeneko distrituan, luxuzko denda eta jatetxez bete den bizitegi-gunean. Ingurune gogor honetan, belarrez osaturiko estaldurak eraikina deigarri bihurtzen du. Eraikinaren proiektua Mass Studiesen eskutik joan da, eta barne diseinua Ann Demeulemeester berak eta bere senarra den Patrick Robyn-ek egin dute. Eraikinak lurpeko solairu bat eta hiru solairu gehiago ditu, lehenengoan diseinatzaile belgikar honen 378m2ko denda dagoelarik.
[vimeo 5595869]











<%2