Alexander McQueen / Los Angeles / William Russell

Alexander McQueen-ek Los Angelesen duen denda, William Russel, Pentagram (Russel David Adjayerekin elkarlanean ibili zen aurretik) nazioarteko estudioko arkitektuak diseinatu du.

Lokal hau Russel eta McQueen-ek London, Milan eta New York-en erabili duten diseinu bide berdinak erabiliz eratu da, eta markaren zabalkuntza berriaren parte da (Los Angeles, Las Vegas, Moscú, Bahrein, Osaka y Vilnius). Material gutxi batzuk erabiliz eta xehetasunak zainduz, markaren balioari uztartutako esperientzi espaziala bilatzen dute.

Melrose Avenue-Melrose Place kale kantoian kokatuta dago eraikin hau, eta lehen aldiz Russel-ek orube huts batetan lan egiteko aukera izan du. Deigarria da beira uhinduen erabilera kanpokaldean. Barnekaldean, berriz, Robert Bryce Muiren eskultura batek ongietorria ematen die bisitariei. “Angel of the Americas” delakoa argizulo batetik eskegita dago.




Comentarios
Enviar comentario